Kontaktua
Hitz egin dezagun.
Formularioan kontatzen diguzunarekin deituko dizugu lehen bilera labur bat egiteko.
Helburua ondo ulertzea izango da: zer egin nahi duzun, nola dabilen zure negozioa eta zer behar duzun.
Hortik aurrera esango dizugu lagundu zaitzakegun eta hitz egiten jarraitzeak zentzua duen. Hala bada, demo bat prestatuko dugu zure kasuaren gainean.
Behar duzuna egiten dugunarekin bat ez badator, azkar esango dizugu. Eta lagun izaten jarraitzea espero dut.
Lehen bilera horretan prezioaz ere hitz egin ahal izango dugu. Zifra itxi bat eman ezin badizugu, gutxienez tarte nahikoa doituta emango dizugu, zuk ere erabaki dezazun ea gu zurekin bat gatozen.